Bortziriak Dantzan ekimena eginen dute larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko ekainaren 13a

Bortziriak Dantzan hitzorduak Lesakan geldialdia eginen du larunbat honetan, ekainaren 15ean. Jeiki Hadi doinuekin batez ere mutxikoak dantzatuko dituzte, baina baita bertzelako dantza herrikoak ere. Saioa 18:00etan hasiko da plazan, eta eguraldi txarra bada pilotalekuan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun