Tantirumairu ikastolaren ikasturte bukaerako bazkarirako txartelak hartzeko azken egunak dira

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 12a, 18:00

Andoni Ollokiegik kontzertua emanen du Tantirumairu ikastolaren ikasturte bukaerako jaialdiko bazkalondoan.

'Bortz aldiz hamar!' goiburupean eginen dute ekainaren 22an, hainbat ekitaldirekin

Bortz aldiz hamar! goiburupean, kurtso bukaerako besta ospatuko du Tantirumairu ikastolak ekainaren 22an. 12:00etan haurren emanaldia eta Gehiago dugu errateko emanaldia. 13:00etan txotx musikatua eta 14:00etan bazkaria. Bazkalondotik, 17:30ean Andoni Ollokiegik kontzertua emanen du, doan. Bazkarirako txartelak (haurrek 10 euro, helduek 25 euro) ekainaren 14ra arte eskura daitezke Tantirumairu ikastolan, Oreka nutrizio dendan edo Izarra okindegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun