Haurraren Eguna ortziralean eta igandean ospatuko dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 13a, 12:00

Ortziralean ipuin kontaketa eta bertze zenbait ekitaldi izanen dituzte Etxalarren.

Ohi bezala, bi egunez ospatuko dute Haurraren Eguna Etxalarren, ortziralean eta igandean.

Ekainaren 14an, ortziralean 11:00etan Ipuin topaketa hasiko da Landagain eskolan, ipuinen irakurketa eta liburuen banaketa eginez eskolako aretoan. 12:00etan, ikasturte osoan lantzen aritu diren Zazpi koloreak proiektuaren inguruan landutakoak aurkeztuko dituzte. 13:30ean erakusketan paratutako lanak ikusteko aukera tartea izanen da (ipuinen irakurketa, proiektuen inguruan egindako lanak, familiekin egoteko aukera…).

Ekainaren 16an, igandean 11:30ean ginkana, aurpegi margotzea eta eskalada izanen dituzte plazan. 13:30ean bazkaldu ondotik, magia ikuskizuna izanen dute. 17:00etan merienda eta 17:30ean joko sorpresa, egunari akabera emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun