Iragarritakoa baino karrika gehiagotan moztu dute ura gaur goizean Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 12a, 10:50

Kanttonberriko lanak direla eta gaurko ur mozketak iragarriak zeuden Beran Kanttonberri karrikan eta Legiako hainbat etxetan. Udalak bando bidez jakinarazi duenez, ordea, iragarritakoa baino karrika gehiagotan egin dute mozketa.

Kanttonberri karrikaz gain, honakoak karrika hauetan ere moztu behar izan dute ura: Julio Caro pasealekua, Ugalzubia karrika, Hegoalde karrika, Matzada karrika, Illekueta karrika, Pio Baroja karrika, Altzateko plaza, Altzate karrika, Itzea karrika, Iparraldea karrika eta Legia karrika.

08:00etan moztu dute ura, eta dena ongi bada 22:00etan berrezartzea aurreikusi dute.

Mapa honetan horiz ageri dira ura moztu duten karrikak:

Horrez gain trafikoa erabat moztu dute Legia karrikan osasun zentro parean. Legia karrikatik ateratzeko Kanttonberriko zubian errail bat ireki dute. Horrez gain, Foruen plaza eta Legia arteko karrikak bi noranzko  izanen ditu gaur, eta horregatik kontu handiz eta abiadura motelean ibiltzeko eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun