Ortziralean hasiko dira bestak 20:00etan botako duten suziriarekin. Ondotik, erraldoiek eta buruhaundiek karrikabuelta eginen dute txistularien laguntzarekin. 22:00etan Ozpinduk taldearen kontzertua izanen da Uraldea karrikan eta 23:00etan techno gaua izanen da DJ Azulverderekin Ikuilu ostatuan.
Biharamunean izanen du segida bestak. 09:30ean XXX. Mendi Bizikleta Ateraldia eginen dute. Gure Txokoak antolatu du proba, eta bi ibilbide izanen dira: haurrentzako 11 kilometrokoa eta helduena 31 kilometrokoa.
BTT probaren ondotik, 10:00etan plater tiroketa izanen da eta 12:00etan poteoa akordeoilariekin. 14:00etan zikiro jatea izanen da eta gaurkoa izanen da txartelak erosteko azken eguna. 20 euroko prezioa dute eta Ikuilu, Bidaxka, Errekalde, Auzoa eta Lixoia ostatuetan daude salgau.
Otorduaren ondotik, 19:00etan Rock Kam Broom taldea karrikaz karrika arituko da. Eguna borobiltzeko 22:30ean zezensuzkoa aterako da.
Igandean gehiago
Igandean, 11:00etan meza izanen da auzoko elizan. Ondotik, 12:00etan Merkatu plazan Gure Txokoako haurren dantza saioa izanen da eta ondotik gaiteroak eta erraldoiak aterako dira. 17:00etan haurrentzako Dosekilibrados Txuri & Potx emanaldia izanen da, eta baita ikastolako taloak ere. Bestak bukatzeko Auskalo taldearen emanaldia izanen da 21:00etan.
Eguraldi txarra bada goizeko dantza emanaldia eta arratsaldeko haurrentzako pailazoak Toki Onako estalpean izanen dira.
Bestak egiteko dirua lortzeko kamisetak egin dituzte aurten, eta Uraldea karrikan paratuko dituzte salgai asteburuetan.