Benito Taintaren omenezko pilota txapelketako nagusiek final laurdenak jokatuko dituzte ortzegunean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 12a, 10:00

Lesakako udal pilotalekuan jokatuko dituzte ortzegunean nagusien kategoriako final laurdenetako partidak.

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak lehen aldiz antolatu duen Benito Tainta zenaren omenezko lau eta erdiaren barreneko pilota txapelketa azken txanpan sartua da. Ekainaren 13an, ortzegunean 18:30ean hasita, nagusien kategoriako final laurdenetako partidak jokatuko dituzte Lesakako udal pilotalekuan. Aitzinetik, asteazken arratsaldean, nesketan falta den final laurdenetako partida jokatuko dute Latasan.

Latasan, ekainaren 12an, asteazkenean 18:30ean

Neskak, final laurdenak

Maria Crespo (Oberena) – Nagore Izkue (Huarte)

 

 

Lesakan, ekainaren 13an, ortzegunean 18:30ean hasita

Nagusiak, final laurdenak

Aimar Egiguren (Ilunpe) – Jon Tirado (Beti Onak)

Lorenz Orbegozo (Ospele-Orio) – Aimar Okamika (Lea Ibarra)

Iker Ibarra (Paz de Ziganda) – Joanes Zestau (Beharzana)

Aimar Rebole (Zugarralde) – Andoni Sarasibar (Oberena)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun