Lesakako Irain eskolako kurtso bukaerako besta ospatuko dute ekainaren 14an eta 15ean

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 11a, 15:00

Irain eskolako ikasturte bukaerako besta eginen dute ortziralean eta larunbatean.

Ortziralean Pausoka dantza taldearen emanaldia izanen dute eta larunbatean egun osoko egitaraua

Lesakako Irain herri eskolako kurtso bukaerako besta antolatu du Irain Guraso Elkarteak ekainaren 14an eta 15ean. Ortziralean Pausoka dantza taldearen emanaldia izanen dute eta larunbatean egun osoko egitaraua.

Ekainaren 14an, ortziralean 16:30ean Pausoka dantza taldearen emanaldia izanen dute Harriondoan eta 19:30ean pintxo potea Maulatik hasita.

Ekainaren 15ean, larunbatean 10:00etan frontenis txapelketa jokatuko dute goiko frontoian. 11:00etan herri kirolak eskolan. 12:00etan futbito txapelketa eskolako pistan: ikasleak gurasoen kontra. 13:00etan eskolako buruhandien kalejira (entzierro ttikia). 14:00etan bazkaria. 15:00etatik 18:00etara haurrentzako tailerrak eta ur jokoak, merienda barne. Bukatzeko dantzaldia: DJ Fred.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun