Lesakako Musika eskolako ikasleek ikasturte bukaerako kontzertua emanen dute ekainaren 13an

Ikasturte bukaerako kontzertua eskainiko dute Lesakako musika eskolako ikasleek Harriondoan.

Lesakako Musika Eskolako ikasleek ikasturte bukaerako kontzertua emanen dute ekainaren 13an, ortzegunean, 18:00etan, Harriondoa kultur etxean.

Matrikulatzeko hondarreko egunak

Bertzetik, 2024-25 ikasturterako matrikula ekainaren 14ra arte (ortziralea) egin daiteke, Herriko Etxean edo udalaren webgunean, astelehenetik ortziralera, 08:00etatik 14:00etara. Abuztuaren 26tik irailaren 4ra izanen da bigarren epea. 5 urtetik aitzinera musika eta mugimendua eta 13 urtetik aitzinera instrumentua solfeorik gabe, musika taldeak eta helduen tailerra ere eskainiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun