Jubilotekak agerian utzi du garraio publikoaren gabezia
Garraio publikoaren gabezia hori bereziki nabarmendu da Jubilotekan, adinekoentzako gunean, non garraio egokituaren eta irisgarriaren beharra funtsezkoa den. Behar horri erantzuteko, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak CaixaBank eta Ibardin Merkataritza eta Ostalaritza Elkartearen laguntza ekonomikoa izan du, eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiete.
Gainera, Elkarrizan Laguntza Emaile Taldeak ere bat egin du proiektu garrantzitsu honekin. Talde hau Bortzirietako adinekoei laguntasuna eskaintzeaz arduratzen da eta urteak daramatza Jubilotekan parte hartzen, bere jardueren eraginkortasuna aberastuz.
Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko presidenteak, Xabier Etxarte Mikelestorenak, ekimen honen garrantzia azpimarratu du: «Erakundeen arteko lankidetza eta komunitatearen inplikazioa ezinbertzekoak dira landa eremuetan ditugun oztopoak gainditzeko. Furgoneta egokitu hau erosita eta Elkarrizan Laguntza Emaile Taldearen laguntzarekin, gure adinekoen bizi-kalitatea nabarmen hobetzen ari gara».
Ibardin Merkataritza eta Ostalaritza Elkartea eta CaixaBank-eko ordezkaria ere pozik agertu dira garapen soziala bultzatu eta adinekoen kolektiboa babesten duen proiektu honetan parte hartzeagatik.
Furgonetaren aurkezpen ofiziala ekainaren 10ean, astelehen goizean egin dute Etxalarren, eta bertan izan dira tokiko agintariak eta erakunde laguntzaileen ordezkariak.