Berako Mendi Bizikleta Ibilaldiaren XXX. edizioa eginen dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 11a, 09:00

Iazko ateraldian parte hartu zutenetako batzuk proba hasi aitzinetik.

Urteurren borobila beteko du aurten Gure Txokoa elkarteak antolatzen duen Berako Mendi Bizikleta Ibilaldiak. XXX. aldiz eginen dute proba larunbatean, eta urteurrena ospatzeko kamisetak egin dituzte.

09:30ean izanen da proba, eta helduek 31 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute eta haurrek, aldiz, 11 kilometrokoa. Gure Txokoa elkarteak aurreratu duenez, gainera, aurtengoan ibilbide berria izanen da, bidexka gehiagorekin eta pista gutxiagorekin.

Izena emateko aukera ireki dute dagoeneko eta Internetez egiten ahal da hemen. Izena emateko orduan elkarteko bazkideek edo federatuek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek edo federatuta ez daudenek , aldiz, 2o euro. Egunean berean izena emateko aukera ere izanen da, 08:00etatik 09:00etara, eta kasu horretan 20 euro ordaindu beharko dira. Haurren lasterketa parte hartzen dutenek, aldiz, 10 euro ordaindu beharko dituzte.

Parte hartzaileek oparitzat aurtengo ediziorako espresuki prestaturiko kamisetak hartuko dituzte. Kamiseta horiek salgai paratu dituzte, eta Igonen erosteko aukera egonen da 10 euroren truke.

Asteburuan ospatuko dituzte Altzateko bestak eta BTT proban parte hartzen dutenek larunbateko zikiro jateko bazkarirako txartela merkeago erosteko aukera ere izanen dute

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun