Lizar Trial Klubak antolatutako trial proba jokatu zen larunbatean Lizarran, Espainiako kopako laugarrena. Aitzineko hiruetan bezala, 9 eta 12 urte arteko nesketan garaile suertatu zen Lesaka Trial taldeko Uxuri Portu eta, beraz, bere lidergoa sendotu du. Datorren larunbatean jokatuko du Guadalix de la Sierran (Madril) bosgarren eta hondarreko proba eta, zuzen bidean, Portu izanen da Espainiako kopako txapeldun.
Xabier Valverderi dagokionez, Lizarran seigarren izan zen kadete mailan eta bosgarren da sailkapen orokorrean.