Bortzirietako euskaltzaleen besta antolatzeko bilerak eginen ditu Bor-borrek ekainean

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 9a, 11:00

Urriaren 12an Bortzirietako euskaltzaleen besta eginen du Bor-borrek, eta egun horren inguruko proposamenak lantzeko eta antolaketa hasteko, herriz herriko bileretara deitu dute hurrengo bi asteetan

  • Ekainaren 10ean, astelehena, Etxalarko kultur etxean
  • Ekainaren 11n, asteartea, Arantzako liburutegian
  • Ekainaren 12an, asteazkena, Lesakako Eskol Ttikin
  • Ekainaren 17an, astelehena, Igantziko Herriko Etxean
  • Ekainaren 18an, asteartea, Berako Beralandetan

Bilera guztiak 19:00etan izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun