Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia izanen da heldu den ortzegunean Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 10a, 12:00

Berako Barraskilo Gazte Taldeak Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia antolatu du heldu den ortzegunerako, ekainaren 13rako. 'Zorionak Marimotots' emanaldia eginen dute, eta bi saio izanen dira Kultur Etxean.

Lehen saioa 16:00etan izanen da eta ateak 15:30ean irekiko dituzte. Bigarren saioa, aldiz, 18:00etan izanen da eta ateak 17:30ean irekiko dituzte. Sarrerek hiru euroko prezioa dute eta egunean berean erosi beharko dira. Emanaldi bakoitzerako 195 sarrera paratuko dituzte salgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun