Emanaldian musika eskolako ikasle gehienek hartuko dute parte, eta honakoa izanen da programa:
- Piano taldeak Ken Zazpi taldearen Ilargia joko du.
- Santa Colomaren Oroitzapena eta Txotxoloa kanta herrikoia interpretatuko ditu txistu taldeak.
- En Tol Sarmiento taldearen Ametsetan joko du trikitixa taldeak.
- Coldpaly taldearen Viva la vida kanta joko dute pianoan lau eskutara.
- Leonard Bersteinen Brown girl in the ring west side story interpretatuko du talde instrumentalak.
- Abesbatzak hiru kanta kantatuko ditu: lau Euskal abesti, Banaha eta Do, re mi.
- Sukena taldearen Nostalgiaren maitale joko dute Intza Zubietak, Iker Ibarrak eta Uxue Ibarrak
- Clocks abestia joko du perkusio taldeak.
- Emanaldia bukatzeko Bera Kantarik eta Gitarra taldeak aldiz Mikel Markezen John zaharra kantatuko dute.