Kinto bestak eta haurrentzako antzerkia asteburu honetan Arantzan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 6a, 13:00

Larunbatean, aurten lehenbiziko aldiz, kinto besta eguna eginen dute Arantzan, eta igandean haurrentzako antzerkia antolatu du udalak.

Orain arte kintoak bakoitza bere aldetik elkartzen ziren Arantzan, eta aurten, lehenbiziko aldiz, kinto besta eguna antolatu dute. Larunbat honetan, ekainaren 8an izanen da.

Biharamunean, berriz, ekainaren 9an, Patata Tropikala antzerki taldearen eskutik, Azken Eguzkilorea ikusteko aukera izanen da. Haurrentzako antzerki emanaldia Arantzako Udalak antolatu du eta 18:00etan plazan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun