Lesakako soinulariek kontzertu dinamikoa eskainiko dute ekainaren 7an

Ttipi-Ttapa 2024ko ekainaren 5a

Karrikaz karrika eskainiko dituzte emanaldiak Lesakako soinulariek.

Joan den urtean taldearen 40. urteurrenaren harira egin zuten bezala, aurten Lesakako soinulari taldeak kontzertu dinamikoa eskainiko du ekainaren 7an, ortziralean, 19:30ean hasita. Ordu horretan Iturbenako plazatxoan hasiko dira eta Antoiu, Eskolttiki, Zantzonea, Plaza Zaharra eta Teleboten eginen dituzte emanaldiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun