Benito Taintaren omenezko pilota txapelketako jardunaldia izanen dute ortzegunean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 5a, 16:00

Lesakako udal pilotalekuan jokatuko dituzte partidak ortzegun arratsaldean.

Nagusien kategorietako jardunaldiaz gain, finalerdietarako txartelaren bila lehiatuko dira Nahia Bertiz sunbildarra eta Alize Sagardui goizuetarra

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak lehen aldiz antolatu duen Benito Tainta zenaren omenezko lau eta erdiaren barreneko pilota txapelketa azken txanpan sartua da. Ekainaren 6an, ortzegunean 18:30ean hasita, hiru partida jokatuko dituzte. Nesken arteko lehian, Errekako Nahia Bertiz sunbildarra eta Umore Onako Alize Sagardui goizuetarra izanen dira aurrez aurre.

Ekainaren 6an, ortzegunean 18:30ean Lesakan

Neskak

  • Nahia Bertiz (Erreka) – Alize Sagardui (Umore Ona)

Gizonezko nagusiak

  • Oier Otxoa (Lapke) – Iker Ibarra (Paz de Ziganda)
  • Andoni Sarasibar (Oberena) – Ander Perurena (Tolosa-Aurrera)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun