Berako Labiaga ikastolan Palestinako genozidioa salatzeko ekintzak egin dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 5a, 12:00

Palestinarekin elkartasunez, eta genozidioa salatzeko hainbat ekintza egin dituzte azken egunetan Berako Labiaga ikastolan. Horrekin batera, Gernika-Palestina eta Yala Nafarroa elkarteek larunbatean Bilbon eta Iruñean eginen dituzten manifestazioetan parte hartzera deitu dute.

«Memoria duen ikastola denez, helburu du iraganak gure egungo gizartean nola eragin duen hobe ezagutzea eta hiritartasunaren kontzientzia hartzea», azaldu dute. Horregatik, Palestinako genozidioa ikasleekin landu eta «komunitateak egoera latz eta injustu hau salatzearen beharra sentitu dugu».

Palestinarren ikur diren Handala, etxera bueltatzeko eskubidea aldarrikatzen duen umea eta errefuxiatuen giltza ardatz hartuz, ikasleekin gaia landu eta bi ekintza egin dituzte.

Alde batetik, Beran barna Handalak eta giltzak paratu dituzte, herritarrak hausnarketa egitera bideratzeko asmoz. Bertzetik, Palestinako haurren eta gazteen lekuan paratuz, Handala irudikatu dute palestinarrei enpatia adieraziz.

«Herri palestinarrekiko elkartasuna aldarrikatu nahi dugu, eta genozidioa gelditzeko eskatzen dugu», nabarmendu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun