Azalaren gibeleko aldeko lehiaketara, berriz, herriko ikasleek 112 marrazki aurkeztu zituzten eta Amets Lasa Perezek irabazi du lehen saria, Gora Sanferminak! izeneko lanarekin. Herriko dendetan erabiltzeko 100 euroko erosketa txartelaz gain, bere lana programaren gibeleko azalean argitaratuko dute.