Lesaka Trialeko Xabier Valverde eta Uxuri Portu garaile Aretxabaletan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 4a, 10:00

Lesaka Trialeko Xabier Valverde eta Uxuri Portu, Aretxabaletako txapelketako podiumeko goitiko koskan.

Ekainaren 1ean, larunbat arratsaldean jokatu zen Aretxabaletan Oztopotrial klubak antolatutako trial txapelketa. Lesaka Trial taldeko gazteak ere bertan izan ziren eta bikain aritu ziren gainera: Xabier Valverdek garaipena lortu zuen junior mailan eta Uxuri Portuk ere jubenil misto mailan irabazi zuen.

Uxuri Portu, Aretxabaletako probako oztopo batean.

Datorren larunbatean, ekainak 8, Lizarran jokatuko den Espainiako trial kopako laugarren proban ariko dira biak. Aipatzekoa da Uxuri Portu lider dela bere kategorian.

ç

Xabier Valverde Aretxabaletan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun