Bestaberri eguneko prozesioa egin dute Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 3a, 17:30

Bestaberri eguna ospatzeko prozesioa egin zuten atzo Beran. Lehen orduan txistulariek karrikabuelta egin zuten, eta mezaren ondotik, prozesioa egin zuten Berako Bandak lagundurik. Legia eta Altzate karrikak lorez eta iratzez apaindu zituzten bizilagunek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun