'Azken Eguzkilorea' haur antzerkia aurkeztuko dute ekainaren 9an Arantzan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 31a, 20:00

Arantzako Udalak antolatuta, Patata Tropikala antzerki taldeak Azken Eguzkilorea haur antzerkia eginen du heldu den astean, ekainaren 9an, Arantzan. Herriko plazan 18:00etan izanen da hitzordua.

Sinopsia

Ongi Etorri baserriko Kattalin herrira jaitsi eta bere lagun guztiak desagertu direla ohartuko da. Beraz, Mari Jainkosari galdetzera abiatuko da, nahiz eta basoan betirako harrapatuta geratu daitekeela jakin. Hemendik aurrera, Kattalin, mitologian murgilduko da haziko den Azken Eguzkilorea topatzeko. Bertan, Mari Jainkosa, Basajaun, Tartalo, Galtzagorriak eta Jentilak ezagutuko ditu, baita Gaueko beldurgarria ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun