Jon Urzelai: «Kultur sistema osasuntsu baten hezurdura ezin daiteke inolaz ere musika jaialdietan oinarritu»

Xorroxin irratia 2024ko maiatzaren 31

Uda gainean dugu eta horrekin batera udako makro aisialdiak, eta biharamunean gelditzen diren plastikozko poltsa eta edalontzien itsasoak. Aldi berean, ez al da herrietan antolatzen diren kontzertu ttipietara edo bertso-afarietara lehenago baino jende gutiago joaten?

Viña Rock, Hatortxu Rock, BBK Live, EHZ edo Tylor Swift, azkeneko hau trending, gurera datozen honetan makro-jaialdiei eta kultur ereduei buruz hausnartzeko parada eskaintzen du Su festak. Euskal musika jaialdiak XXI. Mendean liburuak. Horixe aurkeztuko dute Beran Igandean 12:30etan, autorea den Jon Urzelairen eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun