Bortzirietako bertso eskolak bertso besta ospatuko du larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko ekainaren 7a

Bortzirietako bertso eskolako kideak Lesakako plazan kantatzen joan den urteko ospakizunean.

Bortzirietako bertso eskolak bertso besta antolatu du aurten ere Lesakan. Ekainaren 8an izanen da, larunbatean. 12:30ean Antoiutik hasita, bertso antzerkiak, bertso musikatuak eta bertso jolasak eskainiko dituzte herriko hainbat txoko, karrika eta plazan, denen artean abesteko eta jolasteko. Ondotik, bazkaria izanen dute Arranon, 14:30ean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun