Ereiaroaren 16rako Igantziko Baratzondo elkartekoak Milagrora irteera antolatzen ari dira, egitarau politarekin.
Igande horretan, 08:00etan abiatuko da autobusa eta 11:00etarako Milagrora ailegatuko direla aurreikusten dute. Goiza bertan pasatu ondotik,Villa Castejon hotelean bazkari ederraz disfrutatzeko aukera izanen dute. Bazkalondoan Erriberriko karriketan barna herria bisitatuz ibiliko dira. 19:00ak aldera herri aldera abiatuko dira eta bukatzeko Baratzondo elkartean afari-merienda izanen dute. Guzti honen prezioa 25 eurokoa izanen da bazkideentzat eta 30 eurokoa bazkide ez direnentzat. Animatzen direnak ereiaroaren 7ra arte izanen dute izena emateko modua ohiko telefonoetara deituta.