Larunbateko auzolanaren ondotik, bigarren auzolan bat ere deituko dute lanak bukatzeko. Bigarren auzolan horretan zubietako barandak pintatu eta lijatuko dituzte, eta Itzea etxearen parean dagoen lorategitik errekarako bidea berreskuratu nahi dute. Horrez gain, trukeneko bordako garbitegi inguruan herritarrak egoteko bankuak paratu asmo ditu udalak, eta gune hori ere txukunduko dute.