'Errepublika Beran' izeneko solasaldia emanen du gaur Fernando Mikelarenak Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 31a, 10:30

Fernando Mikelarena Berako historialariak hitzaldia emanen du gaur arratsaldean 19:00etan Beralandetan. Bigarren errepublikak Beran izandako eraginaz solastatuko da historialaria, berriki gai horri buruz Principe de Viana aldizkarirako idatziriko artikulua oinarri hartuta.

Gaurko hitzaldiaz gain, ekainean bertze bi solasaldi emanen ditu, ekainaren 21ean 1936ko udari buruz, eta 29an Larhunen 1924an eta 1925ean izandako gertaerei buruz.

Hitzaldi denak gaztelaniaz izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun