'Su festak' liburuaren aurkezpena eginen dute igandean Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 31a, 15:00

Makrofestibalen inguruan hausnartuko dute aurkezpenean. Irudia: Freepik.

Makrofestibalak eta kultur ereduak izanen dituzte mintzagai igande goizean Berako Beralandetan. Jon Urzelai kazetaria lagun, 'Su festak' liburuaren aurkezpena eginen dute ekainaren 2an 12:30ean. Kataku kultur elkarteak antolatu du solasaldia. 

Solasaldiaren ondotik, liburuaren ale baten zozketa eginen dute eta hamaiketakoa ere izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun