Bizikleta bidearen proiektuko azalpenak emateko bilera eginen du Berako Udalak Ibaialdeko bizilagunekin

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 30a, 19:00

Bidasoa ondoan, San Migel zubitik Xubi Xabalera egin nahi den bizikleta bidearen harira, Berako Udalak bilera batera deitu du Ibaialde 4-6ko jabeen komunitatea. Beralandetan izanen da bilera, ekainaren 3an, astelehena, 19:00etan. Proiektuaren nondik norakoak eta izaten ahal diren afekzioak azalduko dute bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun