BAIT-EAIV taldearen zerbitzua
BAIT-EAIV taldeak genero indarkeriaren biktima direnei edo izateko arriskuan daudenei arreta integrala ematen die, eta ekainaren 5ean, Nafarroako ipar-mendebaldeko eremuaz arduratzen diren bi kide hurbilduko dira Bortzirietara.
Etxalarko Kultur Etxean hitzordu bikoitza eginen dute: Alde batetik, 14:00etan, eskualdeko osasun, hezkuntza eta gizarte esparruko profesionalei zuzenduko saioa eginen dute, euskaraz, eta bertzetik, 17:00etan, saio irekia. Arratsaldeko saioan, zerbitzuaren nondik norakoak eta halako kasuetan nola jokatu azalduko dute, baita indarkeria matxista identifikatzeko gakoak eman ere. Gisa berean, itzulpen eta adin ttikikoen zaintza zerbitzuak eskainiko dituzte. Bi zerbitzu horiek nahi dituenak ekainaren 3a baino lehen eman beharko du izena Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuarekin harremanetan jarriz: 722 69 30 78 telefonora deituz edo berdintasuna@bortziriakberd.eusera idatziz.
Kattalingune LGTBI+ zerbitzua
Kattalingune zerbitzuaren aurkezpena profesionalentzako izanen da. Ekainaren 13an, ipar-mendebaldeko eremuaz arduratzen den sexologoa hurbilduko da Bortzirietara. Zerbitzua zertan datzan eta bakoitzak bere eguneroko lanean LGTBI+ gaia nola txertatzen ahal duen jakiteko azalpenak emanen ditu. Kasu honetan, Lesakako Harriondoa Kultur Etxean bilduko dira, 12:00etan.