Ekainaren 2an, igandean Bestaberri eguneko prozesioa ospatuko dute Lesakan. Igande goizean herriguneko karrika guztiak iratzez, lorez eta maindirez apaintzeko ohitura dute Lesakan eta horrek eragina izaten du trafikoan, ezinezkoa izaten baita herritik Igantzirako edo Oiartzunerako errepideak hartzea. Hori dela eta, Lesakako Udalak bando bidez jakinarazi du, beharrezkoa izanez gero, fabrikatik pasa ahal izanen dela.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.