Igantziko eskolako ikasleek aho osasuntsuari buruzko jakingarriak ikasi dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 30a, 12:30

Markel Telletxea dentistaren eskutik ahoko eta hortzetako garbitasunari eta prebentzioari buruzko tailerra egin zuten maiatzaren 22an Igantziko eskolan.

6 eta 9 urteko ikasleek parte hartu zuten, eta kontatu dutenez, «ahoa osasuntsu mantentzeko higiene eta elikadura ohituren artean, irri ugari» egin zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun