Palestinaren alde Iruñean egitekoa den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Bortzirietatik

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 30a, 11:30

Gernika Palestina herri ekimena.

Yala Nafarroa Palestinarekin plataformak eta Gernika Palestina herri ekimenak deituta, manifestazioak eginen dituzte ekainaren 8an Iruñean eta Bilbon. Genozidioa Stop. Europa ez izan konplize lelopean egin dituzte mobilizazioak eta Iruñera joateko autobusa antolatu dute Bortzirietatik.

Iruñeko manifestaziora autobusez joan nahi dutenek ekainaren 6a baino lehen izena eman beharko dute. Arantzan Pabloenean eman behar da izena, Beran Errekalden eta Purienean, Etxalarren Herriko Okindegian, Igantzin Biltoki elkartean eta estankoan eta Lesakan Arranon eta Izarra okindegian.

Bi manifestazioak 17:30ean hasiko dira, Bilbokoa udaletxetik eta Iruñekoa Golemetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun