Arantzako herri lurretatik betizuak biltzeko agindu du Arantzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 29a, 12:00

Arantzako Udalak bando bidez eman du betizuak biltzeko agindua. «Inguruko herrietako abeltzain guziei» egin die «Arantzako herri lurretatik betizu guziak biltzeko» deia. Uztailaren 1erako bildu beharko dira.

Epe horren barrenean betizuak bilduak ez badira, «jaberik ez dutela ondorioztatuko da», eta hala, «herritarren segurtasuna bermatze aldera behar diren neurriak» hartuko dituela ohartarazi du Arantzako Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun