Kanttonberrin egiten ari diren obrak direla eta, bihar ur mozketak eginen dituzte Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 29a, 09:30

Freepik

Berako Udalak bando bidez jakinarazi duenez, Kanttonberri karrikan egiten ari diren obrak tarteko, bihar, ortzeguna, «ur mozketak» eginen dituzte eta «ur horniduran presio arazoak» izaten ahal dira.

Ur mozketak 08:00etatik 20:00etara eginen dituzte, zehazki, San Jose egoitzan, Eztegara pasealekuko Labiaga Ikastolan eta Kaxerna auzoan. Horrez gain, «herriko bertze auzoetan eta karriketan ur horniduran presio arazoak izaten ahal direla» ohartarazi du Berako Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun