Mugi kirol udalekuak izanen dituzte Lesakan uztailaren 29tik abuztuaren 16ra

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 29a, 17:00

Baloreak eta kirola uztartuko dituzten Mugi kirol udalekuak eskainiko dituzte aurten Lesakan.

Mugi kirol udalekuak eskainiko dituzte lehen aldiz Lesakan uztailaren 29tik abuztuaren 16ra, 2010 eta 2016 urteen artean sortutakoentzat (biak barne). Ganix Arruti eta Joel Gil lesakarrek sortu dituzte, Lesakako Udalaren eta Beti Gazte elkartearen laguntzarekin, «baloreak eta kirola uztartuko dituzten udalekuak».

Izena emateko epea ekainaren 27ra arte zabalik dago, mugiudalekuak@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez. Hiru asteko prezioa 100 eurokoa da, bi astekoa 75 eurokoa eta aste batekoa 50 eurokoa. Kirol udalekuak goizez izanen dira, 09:30etik 13:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun