Europako hauteskundeen kanpainako ekitaldia eginen du EH Bilduk asteazkenean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 26a, 11:00

Mikel Zabaleta leitzarra izanen da hizlarietako bat.

Ekainaren 9 eginen dira Europar Parlamentuko hauteskundeak. Hitzordu horren harira, eta hauteskunde kanpainaren barrenean EH Bilduk ekitaldi politikoa antolatu du heldu den asteazkenean, maiatzaren 29an Lesakan.

Hitzordua 20:00etan izanen da Lesakako Arretxea karrikako plazan. Bertan izanen dira Mikel Zabaleta  parlamentari leitzarra eta Europako hauteskundeetako EH Bilduko zerrendan hautagai den Maria Iantzi igantziarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun