Lesakako Mendi Itzulia hamaseigarren urtez antolatu du Beti Gazte elkarteak, Lesakako Udalaren eta Mendi eta eskalada Kirolen Nafarroako Federazioaren laguntzaz. Ekainaren 9an, igandean 07:00etatik 07:30era abiatuko dira mendizaleak plazatik eta bi ibilbide izanen dituzte aukeran.
Laburrena, 22,6 kilometro luze eta 1.075 metroko desnibela duena, plazatik abiatu eta Aierdi, Piedadeko gaina, Unanue, Almendruitz, Elutxa eta Gardelko Bagoetan barna jautsiko da herrira, berriz ere plazan helmugaratzeko.
Luzeenak, 28,7 kilometro luze eta 1.660 metroko desnibela duenak, ibilbide beretsua izanen du Elutxa bitarte, baina Elutxatik Galtzarrieta, Errenga, Aritxulegi, Endara eta Agiñan barna ibilbide laburrarekin bat eginen du Gardelko Bagoetan.
Izen ematea egin daiteke www.mendizmendi.com webgunean egin daiteke ekainaren 10era, ortziralera bitarte. Edo egun berean, Beheko Plazan, 06:30etik 07:30era. Izena emateko prezio orokorra 16 eurokoa izanen da, 14 eurokoa mendi federatuentzat. Beti Gazteko bazkideek 4 euroko deskontua izanen dute preziori dagokionean.