Lesakako bitxikeriak lehiaketa martxan du laugarren aldiz Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 24a, 14:00

Lesakako bitxikeriak ezagutzeko lehiaketa egim du laugarren aldiz Beti Gaztek. Oraingoan, herriko pertsona ezagunei buruzko galderak dira.

Beti Gazte elkartearen eskutik Lesakako bitxikeriak lehiaketa martxan da laugarren urtez, Lesakako Udalaren babesarekin. Lehiaketa aste honetan eginen dute eta Lesakari buruzko hamasei galderei erantzun beharko diete parte-hartzaileek, maiatzaren 28ra bitarte. Gehien bat Lesakako pertsona ezagunei buruzko 16 galdera dira oraingoan.

Parte hartzeko bi modu proposatu ditu Beti Gaztek: elkartearen Whatsapp-eko difusio taldean alta emana dutenek bidaliko den estekatik formularioa betez edo fisikoki, galdetegia eskuratuz Izarra okindegian, Telletxea estankoan eta Xagu liburu dendan eta osatu ondotik Beti Gazteko buzoian sartuz egin daiteke.

Aurten ere sari ederrak izanen dira irabazle eta parte-hartzaileentzat: lehenbiziko saria, lau lagunentzako otordua Kasinon; bigarren saria Lesakako komertzioetan gastatzeko 100 euroko txartela eta hirugarren saria Otxuneko gazta bat. Parte-hartzaile guztien artean Otxuneko bertze gazta bat zozketatuko dute. Irabazleen artean berdinketa izanez gero, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun