Organo eta saxo kontzertua izanen dute Lesakan maiatzaren 26an

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 24a, 09:00

Jose Luis Etxetxipia organista ezagunak joko du igande arratsaldean Lesakako elizan, Ana GarcĂ­a Caraballos saxofoi jotzailearekin batera.

Jose Luis Etxetxipia eta Ana Garciaren eskutik, igandean 18:30ean hasita elizan

Lesakako Organozaleak elkarteak antolatutako udaberriko bigarren kontzertua eginen dute maiatzaren 26an, igandean 18:30ean, San Martin elizan. Jose Luis Etxetxipia París organista eta Ana García Caraballos saxofoi jotzailearen eskutik Dardarizoak musika txundigarria joko dute.

Kontzertuko irudiak elizaren barrenean pantaila batean proiektatuko dituzte eta, horri esker, publikoak koruan musika nola interpretatzen duten ikusi ahal izanen du. Borondatezko ekarpena 5 eurokoa izanen da eta txartelak Telletxea eta Xagu liburu dendan eta egunean berean sarreran eskura daitezke.

Ziklo honen lehen kontzertu arrakastatsua apirilaren 28an eskaini zuen Oscar Candendo Zabala organistak, Mikel Galardi Txoperena tronpetista lesakarrarekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun