Hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte: hamasei urtetik gorakoa izatea, sorosle titulua izatea, euskarazko C1 maila ahozkoan eta B2a idatzia eta kanpoko desfibriladore automatizatuen prestakuntza eguneratua izatea eta horiek erabiltzeko DESA egiaztagiria izatea.
Hautagaitzak aurkeztu ondotik, proba teorikoa eginen diete hautagaie, eta esperientzia ere kontuan hartuko dute. Gainera, euskara mailaren ziurtagiria aurkezten ez dutenek ere hizkuntza proba egin beharko dute eta baztertzailea izanen da.
Aukeratuek ekainaren 15etik irailaren 15era bitarteko lan kontratu izanen dute, eta jardunaldi osoz ariko dira lanean.
Ostatuari dagokionez, Lizar Sein Arburua izanen da aurten ere ostatua kudeatzeaz arduratuko dena.
Deialdiari buruzko xehetasunak hemen aurkitu daitezke.