Bizitzari eta doluari buruzko hitzaldiak egin dituzte Berako eta Igantziko jubiloteketan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 24a, 19:30

Dolua eta bizitza. Horixe izan dute solasgai Berako eta Igantziko jubiloteketako erabiltzaileek. Iratxe Fundazioak antolatuta, eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera egin dituzte gai  horiei buruzko solasaldiak maiatzaren 20an Beran eta 22an Igantzin. 

Doluari buruzko solastatzeko, San Juan de Dios ospitaleko psikologoekin batera egiten du lan Iratxe Fundazioak. Egunerokoan hagitz presente duten gaia da dolua, eta beren ezagutzen eta esperientziaren bidez lortzen dute entzuleak gaira hurbiltzea.

Hitzaldiak Iratxe Nafarroako hainbat herritan egiten ari den Reinspira zikloaren barrenean egin dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun