Bakastei Teatre taldearen ‘Fuera de mi casa’ antzezlana ikusgai izanen dute Lesakan maiatzaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 23a, 16:00

Bakastei Teatreren 'Fuera de mi casa' antzezlanaren estreinaldiko irudia.

Talde katalanean ari da Javier Petrirena lesakarra eta larunbatean 19:00etan hasiko da emanaldia Harriondoa kultur etxean

Xabi Moratók idatzi eta zuzendutako Fuera de mi casa antzezlana ikusgai izanen da maiatzaren 25ean, larunbatean 19:00etan hasita Lesakako Harriondoa kultur etxean, Kataluniako Bakastei Teatre antzerki taldearen eskutik. Talde honetan ari da Lesakan sortutako Javier Petrirena aktorea. Sarrerak 5 eurotan salgai daude Lesakako udalaren webgunean eta, sarrerarik gelditzen bada, egun berean leihatilan ere salduko dituzte.

Javier Petrirenarekin batera, Joana Torres, Jordi Piqué, Juan Barranco, Sacra Romero eta Jose Portolés izanen dira Harriondoa kultur etxeko oholtza gainean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun