Ortziralean banatuko dituzte Beran Baztan-Bidasoko bertsopaper lehiaketako sariak

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 22a, 09:00

Iazko lehiaketako irabazleak sari banaketa ekitaldian.

Ortziralean, hilaren 24an, eginen dute Berako Kultur Etxean Baztan-Bidasoko bertsopaper lehiaketako sari banaketa ekitaldia. 17:00etan izanen da hitzordua, eta saridunek beren bertsoak kantatzeaz gain, Labiaga ikastolako eta bertso eskolako haurrek antzerkitxoak eginen dituzte, eta bat-bateko lehiaketatxo bat ere eginen dute. Ondotik, merienda izanen da parte hartzaileentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun