Larunbatean 10:00etan gaztetxean eginen duten gosariarekin hasiko dira eguna girotzen. 11:00etan Baztango gazteekin hitzaldia izanen dute leku berean. 13:00etan udaletxeko arkupetan bazkari prestaketa musikatua izanen dute, DJ Infernurekin. Txartelak 15 eurotan salgai daude Arranon eta erosteko azken eguna maiatzaren 22a izanen da. Bakoitzak bere basoa eramateko eskatu du Buruztanka Gaztetxeak. 15:00etan bazkaria eginen dute eta bazkalondoan bingo eta jokoak izanen dituzte arkupetan. 20:00etan Sakatu elektrotxaranga ibiliko da karrikaz karrika eta 23:00etan Hago Silik taldearen kontzertua arkupetan eta ondotik, besta bukatzeko, DJ Fifi&Fefarekin musika.