Giltzarri abesbatzak, Lesakako udalaren eta bertze zenbait erakunderen laguntzaz antolatutako VII. Bortzirietako Abesbatza Topaketa maiatzaren 19an eginen dute, igandean 13:00etan hasita Lesakako Harriondoa kultur etxean. Giltzarri abesbatzarekin batera, Urruñako Kantauri Abesbatza eta Coral Ciudad de Caspe (Zaragoza, Espainia) abesbatza ariko dira kantari.
Maiatzaren 25ean Legazpiko Santikutz abesbatza
Bertzalde, maiatzaren 25ean, larunbatean 20:00etan Legazpiko Santikutz abesbatzak kantatuko du Harriondoa kultur etxeko kaperan. Emanaldi hau ere Giltzarrik antolatu du.