Uxuri Portu lesakarrak sendo segitzen du Espainiako trial kopan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 16a, 10:30

Hirugarren proban hirugarren garaipena lortu du Cartagenan, 9 eta 12 urte arteko nesken kategorian

Espainiako trial kopako hirugarren proba jokatu zen igandean Cartagenan (Murtzia) eta aitzineko bietan bezala, 9 eta 12 urte arteko nesken kategorian garaipena lortu zuen Uxuri Portu lesakarrak. Honela, lidergoa sendotu du. Kadete mailako mutiletan, berriz, seigarren postua eskuratu du Xabier Valverde Lesaka Trialeko taldekideak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun