Nazioarteko Filosofia Olinpiadan parte hartuko du Toki Ona institutuko Idoia Ibarboure Gallego ikasleak

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 16a, 11:30

Idoia Ibarboure Gallego Toki Ona institutuko ordezkariarekin.

Helsinkin, Finlandiako hiriburuan eginen dute gaur XXXII. Nazioarteko Filosofia Olinpiada eta bertan parte hartuko du Toki Ona institutuko Idoia Ibarboure Gallego ikasle beratarrak.

Hautaketa-prozesuan autonomia erkidego guztietako batxilergoko ikasle aunitzek hartu zuten parte eta hortik bi aukeratu zituzten Espainiar estatuko ordezkari gisa, tartean Idoia Ibarboure. Institututik ere errekonozimendua jaso du ikasle beratarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun