Berako musikariak dituzten Rüdiger, Janus Lester eta Bas(h)oan proiektuak saritu ditu Musika Bulegoak

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 16a, 15:30

Jokin Pinatxo beratarra duen Janus Lester taldea izan da sarituetako bat.

Atzo banatu zituen Musika Bulegoak aurtengo sariak Iruñean. Denera 11 sari eman zituzten eta horietako hiru Berako musika proiektuek lortu zituzten: Jokin Pinatxo beratarra buru duen Janus Lesterrek, Beran bizi den Felix Buffen Rüdigerrek, eta Joseba Irazoki beratarra gitarrista aritzen den Bas(h)oan proiektuak.

Hiru proiektu horiez gain,  epaimahaiak Bilbaosinfonietta, Ibil Bedi, Izaro, Maite Arroitajauregi eta Aranzazu Calleja saritu ditu. Etxepare Musika Saria Barrokesnemble taldeari eman diote, Ohorezko Saria Gor diskak disko etxeari eta publikoaren saria, aldiz, ESAS Emakume sortzaile eta artisten sareari.

Iruñeko Zentral Aretoan egin zuten sari banaketa, eta ekitaldia bukatzeko, Janus Lester taldearen kontzertua izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun