Salva Yanciren oroimenez martxa zikloturista igandean eginen dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 16a, 13:00

Salvador Yanci zenaren omenez zortzigarren aldiz egin den martxa zikloturistak 118 kilometroko ibilbidea izanen du.

Salvador Yanci zenaren omenez zortzigarren martxa zikloturista antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak maiatzaren 19an. Izena ematea online egin behar da eta maiatzaren 16, gaur, izanen da horretarako hondarreko eguna (kronoak.com). Igandean 08:30ean abiatuko dira txirrindulariak Lesakako plazatik. 118,26 kilometro luze eta 1.473 metroko desnibela duen ibilbidea da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun